Gure zerbitzuak
Eskuhartzeak
Kalterik jasan aurretik ondare edo arkeologia interesdun guneak ebaluatzen ditugu indusketa arkeologikoak eginez.
Miaketak
Obra baten hasiera aurretik arkeologo teknikariek egin ohi duten miaketa bisuala.
Erregistroak
3D, marrazketa arkeologiko edo fotogrametría bezalako teknikak erabiliz, ondare aztarna, egitura edota elementuak erregistratzen ditugu.
Zaintza arkeologikoa
Dagokion autoritateak behar bezala baimendutako arkeologo batek obran bertan eginiko zaintza arkeologikoa.
Urpeko arkeologia
Urpean ere edonolako lan arkeologikoak egiteko baimenduak gaude (miaketa, indusketa, erregistroa).
Erakustaldi eta birsortzeak
Material arkeologikoen birsortzeak (museoak etab), tallerrak, eta historiaurreko tekniken erakustaldiak egiten ditugu.
Balioan jartze / zabalkundea
Panelen diseinua, ikusentzunezkoak, 3D birsortzeak, QR bidezko zabalkundea, egituren sendotzea.
Inbentario eta sailkapena
Dagokion administrazioan entregatu ahal izateko material arkeologikoak inbentariatu eta sailkatzen ditugu.
Ikerketa proiektuak
Ikerkuntza xede bezala duten eta askotan entitate pribatuen laguntza zein dirulaguntza publikoen bidez finantziatzen diren ekimen propioak.