Miaketa
Ondare arkeologikoaren babeserako berme neurri bezala, lur mugimendu askoko edo lur sail handiko obretan beharrezko da miaketa arkeologikoa. Lan hau administrazioak baimendutako arkeologo batek egin behar du.. Suhar arkeologi elkarteko arkeologoek esperientzia handia daukate honelako lanak betetzen.
Hasierako miaketari dagokio lur mugimenduak jasan behar dituen sailaren azalera aztertzea, bertan agertu litezkeen material arkeologikoak erresgistratu eta kokatzeko, gerorat tokian tokiko babes neurri bereziak ezarri ahal izateko administrazioaren oneritziarekin



