Kale Nagusia, 21 Hondarribia

Hondarribin kokatzen den kale nagusiko 21. zenbakian egin behar diren lanengatik, orubearen analisi historiko arkeologikoa egitera bultzatuak izan gara. Horretarako bi zundaketa 1,5m X 1,5m egin genituen. Interbentzio arkeologikoa orubeko lanak hasita zeudela burutu zen bertako estratigrafiaren 40 cm kendu zituztelarik, I hormaren zati batean 1,5m X 1m lekukoa utzi ziguten. Hori izan zen gure lehenengo zundaketaren hasierako lekua, baina orubeko iparraldeko hormaren zapataren mailara iritsi ginenean, babes neurri bezala zundaketa iparraldera mugitu genuen.

1. Zundaketa

Bertako sorua kendu eta gero nibelazio geruza aretsu batekin topatu ginen non zementuzko tuberia bat sartuta zegoena (etxeko saneamentuena seguraski). Gu etorri aurretik solare guztian geruza hau egongo zen, eta seguraski garantzi arkeologikoa zeukan ezer ez zen galdu kendu zutenean. Betelan hau beste kapa aretsu eta marroi ilunago batean sostengatzen da harri koxkorrez ugari dituena.Maila nahiko horizontala eta gorritutako zonaldeak ditu zundaketaren zabaltzearen Mendebaldean. Maila honen azala nahiko konpaktua da beraz uste dugu soru baten zatia izango zela.

Orubearen hegoaldeko pareta maila honetan sostengatzen da. Betelana kendu ostean, kutsu organikoa daukan buztin Berdezka batekin topo egiten dugu, maila ertainekoa trinkoera duena. Maila honetan pentsatzen dugu zundaketa mugitzea segurtasun neurri bezela.

Aipatutako geruza berde-buztintsu (U.E.307) zuzenean bertako buztinaren gainean dago (U.E. 309) eta biak hainbat ebakigaitik moztuta daude. Zundaketaren zabaltze lanetan nahiz hasierako zundaketan hainbat ebakidura handi aurkitzen ditugu (metro bateko diametrodunak) buztin geruza desberdinak mozten dituztelarik eta are beltz batez beteta. Are beltz geruza honetan (U.E.304) aurkitu ditugu interes arkeologikoa duten materialeak, garai zehaztugabeko bi txanpon (zaharberritze lanak burutu eta gero noizkoak diren jakin izando ahal dela suposatzen dugu).

2. Zundaketa

Bigarren zundaketa ipintzen geundenean konturatzen gara etxeko sameamendu hobiak azpitik pastasen direla, eta bertan egon ahal zen estratigrafia moztuta aurkituko dugula. Bigaren zundaketa honetan ere hasierako 40 cm obrako lanek jan dituzte gu etorri aurretik. Lehengo zundaketan bezalako mailaketa estratigrafikoa dauka. Hasiera bateko betelana eta gero buztin berdetsua agertzen da U.E. 304 eta U.E 307 aren oso antzerakoak. Buztin berdearen azpian bertako buztina agertzen zaigularik. Zundaketa honetan ere ebakidura bat aurkitzen dugu, kaparen ekialdetik mendebalderako bidean.

Ondorioak

Ebakidura hau lehenengo zundaketan aurkitutakoarekin bat datorrela uste dugu.Aurkitutako erraztuen mailaketa estratigrafiko bat egiterako orduan, hau esan dezakegu zaharretik berriagora: Bertako buztin naturalaren gainean buztin berdeago bat dago. Bertan ebakidura batzuk egiten dira tamainu desberdinetakoak (poste zulo txikietatik metro bateko diametroa duten zirkuluetara); buztin naturala eta buztin berdea biak moztuz. Zulo hauek betelan aretsu eta ilun batekin betetzen dira maila horizontal bat lortzeko, seguraski soru bat egiteko intentziorekin.

Kontextu historiko honetan berreskuratu ditugu bi txanponak, espero dugu geruza honen datazio erlatiboa emateko gai izando direla. Ustezko soru honen gainean gorritze mailak agertzen zaizkigu, suaren erabilerarekin zerikusia izan ahal dutenak.
Arezko betelan horren gainean eraikitzen da etxearen iparraldeko pareta. Maila hauen gainean Arezzo beste betaln bat egiten da gaur eguneko soruaren nibelazioa geruza bezela.

Beste eskuhartze batzu

Kale Nagusia, 21 Hondarribia

Kale Nagusia, 21 Hondarribia

Hondarribin kokatzen den kale nagusiko 21. zenbakian egin behar diren lanengatik, orubearen analisi historiko arkeologikoa egitera bultzatuak izan gara. Horretarako bi zundaketa 1,5m X 1,5m

no image

Eibarreko saihesbidea

Eibarreko saihesbidearen ibilbidean eginiko miaketa eta jarraipen arkeologikoak ez du inolako emaitza arkeologiko ikusgarririk eman, baina honek ez gaitu harritu behar ibilbidearen zati handi bat

Jarraipen arkeologikoa Logroño-Agoncilloko

Jarraipen arkeologikoa Logroño-Agoncilloko

2010 uztailean , Logroño-Agoncilloko aeroportuko lanen jarraipen arkeologikoarekin hasi zen Suhar arkeologi elkartea. Lan egin beharreko eremua hiru zonaldetan banatzen da; 11 burualdea, zahorraseko harrobia

Hasierako miaketa Andoaingo N-1 saihesbidean

Hasierako miaketa Andoaingo N-1 saihesbidean

Nahiz eta, lanen esparrua urria izan garantzi arkeologikoa duten zonalde dexente agertzen zaizkigu. Kasu gehienetan, obraren lanek ez ditu zuzenean reagiten. Beharrezkoa ikusten dugu, babes