Ermita de San Bernardo de Baldatika

Foruako udalak San Bernardo de Baldatikako ernitaren birgaikuntzaren beharra ikusi zuen eraikina egoera oso txarrean bait zegoen. Lan hauen aurretik beharezkoa zen ermitaren balorazio arkeologiko bat egitea eta horretarako ermitaren barruan hiru zundaketa egin genituen. Bi zundaketa bat etorriko ziren koruaren pilaren zapatentzako egingo ziren zuloekin, 1mX1m koak izan zirelarik eta hirugarren zundaketa l formakoa, 2,5mX2mX1m dimentziotakoa eta altarearen inguruan egin zena. Zundaketa Hauek lau fase historiko nabarmendu dituzte elizan.

Lehenengo fasea gaur eguneko zementuzko sorua (U.E.1) izando zen eta baita aurreko adreiluzko sorua aportzen duen ebakidura unitatea (U.E.4). Garaikidea izando litzateke fase hontako kontextu historikoa.

Zoru horren azpian adreiluzko zoladura bat dago (U.E. 3), fase hontako kontextu historikorik ez daukagu baina suposatzen dugu elizaren berrikuntza batera lotuta egongo zela. Bigarren fase bezela deritzogu zoladura honi. .

Hirugarren fase bezela San Bernardo baselizaren eraikitzea dugu, estratigrafian lurzoruaren nibelazio bat topatzen dugu betelan handi batek eginda (U.E2). Baselizaren pareta batzuk betelan horren gainean eraikitzen dira eta elizaren zoladura desberdina ere betelan hori erabiltzen dute base moduan

Laugarren fasea ermitaren eraiki aurretikoa izango zen, ebakidura circular bat (U.E.5) da bertako harkaitzean egindakoa eta 70cm-ko diametroa eta 40 cm-ko sakonera duena. Zerbaiten euskarri lanak betetzeko egindako ebakidura izango zen baina ez daukagu benetan tinko baieztatzen digan ezer hori esateko.

Indusketak eman digun informazioa, orokorrean, ez da mota honetako indusketek eman ohi dutenaren oso bestelakoa. Baina benetan harritzen gaituena material arkeologikoaren eskasia da bai maila zaharretan bai maila garaikideetan. Hau esan, lehenengo eta bigarren zundaketetan ez dugu aurkitu garantzi arkeologikoa duen arrastorik, kenduta lehen aipatutako zementuzko zoladura (U.E.1) eta nibelazioa egiteko erabili zute betelana (U.E.2) eta koruko pilaretako zapatarentzako ebakidura bertan egingo da.

Hirugarren zundaketan eman dira garantís handiagoa duten aurkikuntzak, alde batetik baselizak izan dituen zoladura berritze desberdinak, eta bestetik elizaren aurretiko fase historiko bat (U.E.5), ebakidura hau betetzen duen geruza sostengu bezela erabiltzen bait dute baselizako ekialdeko-mendebaldeko eta iparraldeko paretek.

Otras Intervenciones


Murumendiko Burni Aroko Herrixka

Murumendiko Burni Aroko Herrixka

2010eko udan eginiko bigarren kanpaina honetan lorturiko emaitzek, bi ondorio nagusitara garamatzate; Batetik, harresiaren baieztatze eta, neurri batean, definitzea: bertan eginiko zundaketak, 2m inguru zabal

Jentilbaratza Gazteluko Indusketa

Jentilbaratza Gazteluko Indusketa

Joan den urteko zundaketaren emaitzen argitan, aurtengoan aztarnategi guztia indusketa gune bilakatzea erabaki dugu. Helburu nagusi modura, gotorlekuan izan zitezkeen gune desberdinak identifikatzea planteatu genuen.

Jarraipen arkeologikoa Logroño-Agoncilloko

Jarraipen arkeologikoa Logroño-Agoncilloko

2010 uztailean , Logroño-Agoncilloko aeroportuko lanen jarraipen arkeologikoarekin hasi zen Suhar arkeologi elkartea. Lan egin beharreko eremua hiru zonaldetan banatzen da; 11 burualdea, zahorraseko harrobia

Ermita de San Bernardo de Baldatika

Ermita de San Bernardo de Baldatika

Foruako udalak San Bernardo de Baldatikako ernitaren birgaikuntzaren beharra ikusi zuen eraikina egoera oso txarrean bait zegoen. Lan hauen aurretik beharezkoa zen ermitaren balorazio arkeologiko