Urte hauetan zehar, arkeologiarekin erlazionaturiko ikusentzunezko lan desberdin ugari egin ditugu. Hemen aurkituko dituzue egin ditugun eta egiten jarraitzen ditugun ikusentzunezko lanak.

Euskal Balezaleen Triskantza

1615ean hiru euskal baleontzi iritsi ziren Islandiako kostaldera. Zoritxarrez, itzultzekotan zeudela, ontziak hondoratu ziren eta eskifaia Islandian geratu zen. Han laster hasi ziren tentsioak bertako biztanleekin. 400 urte geroago, bi arkeologo euskaldunek Islandiara itzultzea erabaki zuten baleontzi haien eta zendutako eskifaiaren arrastoari jarraitzeko.

www.balezaleak.com

Suharrizko gezien tailerra

Nola egiten ziren suharrizko geziak historiaurrean? Galdera honi erantzuna emateko esperimentu bat egin dugu, arkeologia experimemntalaren bidez suharrizko geziak egiten saiatzeko.

Europako bultzagailu jaurtiketa txapelketa (Aitzbitarte)

Urtero, Europako bultzagailu eta historiaurreko uztai bidezko jaurtiketa txapelketa antolatzen da Aitzbitarten. 2013Ko edizioko laburpen bideoa da hau.

Murumendi. Burdin Aroko herrixka. (2013ko kanpaina)

Murumendi, Beasainen kokaturiko Burdin Aroko aztarnategi bat da. 2009tik uda oro indusketa lanetan aritu gara bertan. Bideo honek 2013ko kanpaina laburbiltzen du.

Ausa Gaztelu. Erdi Aroko gaztelua Dronetik ikusia.

Igartza Jauregian egin genuen Goierriko Aztarnategi Arkeologikoen erakusketarako grabatu genuen bideoetariko bat da hau.

Arkeologia eta Historiaurreko tailerra

Suhar Arkeologiak eskeintzen duen Arkeologia eta Historiaurreko tailerren laburpen bideoa. Su tailerra, labarretako artea, bultzagailu bidezko jaurtiketa eta suharri lanketa.

Jentilbaratza. Erdi Aroko gaztelua Dronetik ikusia

Igartza Jauregian egin genuen Goierriko Aztarnategi Arkeologikoen erakusketarako grabatu genuen beste bideoetariko bat da hau.

Suhar Arkeologiak eskeintzen dituen beste zerbitzu batzuk:

Arkeologia Azterketa bat egiteko aurrekontu bat behar duzu?

Idatzi zure mezua edo deitu gure telefonora eta ahal bezain laster jarriko gara zurekin kontaktuan

Telefonoa

649311757

E-maila

info@suhararkeologia.com

Helbidea

Nagusia 21, 1A

20200 Beasain (Gipuzkoa)